Gipuzkoa Encounter - GameGune FSG


Gipuzkoa Encounter - GameGune FSG topaketa Euskadin egingo diren fireside gathering motako txapelketetan lehena izango da. Txapelketa hauetako irabazleek beste GameGune FSG batzuetarako plaza bat lortu ahal izango dute, sari ederrez gain.

Zenbait joko-eremu egongo dira azken belaunaldiko ordenagailuz hornituta lehian jarduteko; hala, ondo pasatzeko gogoa besterik ez duzue ekarri beharrik izango.

Txapelketan zehar Gipuzkoa Encounterreko OpenGunea bisitatu ahal izango duzu; hitzaldiak, jokoak, errealitate birtualeko eremuak eta makina bat jarduera izango dituzu bertan. Zatoz zure interesen modukoak dituzten beste askorekin eguna pasatzera.

Txapelketa martxoaren 18an hasiko da 12:00etan, baina 11:00etarako egon behar da han, kreditazioa jaso eta erregistratzeko. Txanden ordutegiak txapelketari ekin baino lehenago argitaratuko dira.

Txapelketa Tolosako Usabal kiroldegian egingo da. Usabal Auzoa Auzoa, 25A, 20400 Tolosa, Gipuzkoa.

Sariak*

  1. 100 €
  2. 50 €
  3. 25 €

Sailkapeneko lehen bostek plaza bat lortuko dute Euskal Encounterreko FSGan parte hartzeko.

*Diru-sariei dagozkien erretentzioak egingo zaizkie

Lehiaketaren formatua eta araudia

  • Formatu estandarrean jokatuko da.
  • Jokalari guztiek bete behar dute araudia.
  • Kiroltasunez jardun behar dute jokalari guztiek lehiaketa osoan.
  • Zuzeneko kanporaketa-fase bat du lehiaketak.
  • Ahalik eta lasterrena deituko zaie parte-hartzaileei hurrengo txanda jokatzera ingura daitezen. Dagokion partidarako jarritako ordutik hamar minutura iritsi ez den jokalariak galdu egingo du partida (game lost).
  • Debekatuta daukate jokalariek txata eta kanpoko zeinahi gailu erabiltzea partida jokatzen ari diren bitartean. Hori dela eta, "Ekinean" egoera eduki behar dute kontua.

Last hero standing joko-formatua

  • Partida irabazteko, bi jokaldi irabazi behar ditu jokalariak.
  • Bere karta-sortarekin irabazi badu jokalariak, harekin jarraitu behar du jokatzen.
  • Galtzaileak, aldiz, beste karta-sorta erabili behar du.
  • LHE formatuari buruzko azalpenak, bideo honetan: https://www.youtube.com/watch?v=Cc7cW2YwLr8

Oharrak

Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago. Zalantzarik baduzue, helbide elektroniko honetara jo: opens@gamegune.org

Egutegia